1996. urtean 5 Arrasateko gazte elkartu ziren beraien bizimoduei beste zentzu bat emateko asmoz, honela beraien musika taldea sortuz.
DES-KONTROL taldea, Markel (kitarra), Oier (baxua), Osoron (kitarra), Peter (bateria) eta Aritz-ek (Ahotsa) osatu zuten. 70. Hamarkadako Punk-a, 80-90ko OI! zein Streetpunk-a ziren beraien influentzia nabarienak. Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Osoronek 2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier jarri zen kitarra lanetan, baxua jotzen azken honen anaia Hodei jarri zelarik. Beranduago, 2008 . urtean ain zuzen ere, Aritz-ek taldea utzi zuen. Honekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin ditu.
Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta estatu espainiarrean zein atzerrian hainbat bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokionez, gehienak Euskal Herrian izan dira. Hala Espainian, Portugalen, Alemanian, Austrian, Frantzian eta U.S.A.n ere ibili dira jotzen.
euren abesti bat! =>
deskontrolen web orria =>
NEVER SURRENDER
Never Surrender taldea Arrasaten sortu zen 2002 urte hasieran. Arrasateko lau lagunek osatzen dute: Pottoko (abeslaria), Arri (gitarra), Dura (baxua) eta Atxi (bateria), estilo berdinak batu zituen eta hala lehenengo kontzertua 2002koazaroan eman zuten. Hortik aurrera kontzertu dezente eman dituzte Euskal Herrian eta baita kanpoan ere.
euren abesti bat! =>
ARKADA SOCIAL
Arkada Social1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea Kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria).
1999an Cirik taldea utzi zuen, ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen.
2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001ko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean.
2003. urte amaieran taldea desegin zen.
2006an taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zutenAñorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten, horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18).
Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin.
2008otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua ArrasatekoUarkape pilotalekuan izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere 2011. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten."Beste istorio bat" diskoa 2012ko martxoan kaleratu zen, oraingoan Mauka Musikagintzarekin. Gainera taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko Arri (Never Surrender) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz.
EUREN ABESTI BAT!=>
ENKOSKADA
Enboskada taldea 1997. urtean sortu zuten bost lagunek Arrasaten. Oxel (ahotsa), Asier (gitarra), Mikel (gitarra), Urtzi (baxua) eta Josu (bateria) dira taldekideak.
Bi lan dituzte kaleratuta. Bata Never Surrender taldearekin batera egindako Splita eta 2007an kaleratutako Zilegi al da? diskoa. 2009ko Martxoaren 28 Arrasateko 360. aretoan azkenengo kontzertua jo zuten.
ABESTI BAT =>
PAGINA HAU HILABETE H ONETAN 1313 visitantes (2902 clics a subpáginas) BISITAUDAUE
THE RABBLE ARRASATEN JOTIE GUROU!
SARRERAKO PAGINAN DAUKOTZUE ARRASATERA ETORTEKO DEMANDETAKO. SAKATU BOTOIA TA JARRI ARRASATEKO HERRIXA. THE RABBLE ARRASATERA!!